2011
 Montevideo
X Foro Abierto de los Patrimonios Culturales
Kultura Ondareari buruzko X. Foro Irekia
-

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Vitoria-Gasteiz  Montevideo  LaHabana  Pamplona  Almería  Málaga  Cádiz  Ferrol  
Burgos  Bilbao  León  Venecia  Oporto  Bayona  Bogotá  BuenosAires
 
  Aurkezpena
 
 

2008ko azaroan, Kultura Ondareari buruzko VIII. Foro Irekia burutu zen, Harresia, Hiri Historikoa antolatzeko Ardatza izenburupean. Topagune horren bidez, beren ondare-balioak garapenerako eta berrikuntzarako aukeratzat hartuta etorkizunari begiratzen dioten hirientzat Vitoria-Gasteiz erreferentziako hiri eta Europako eta Amerika arteko lanerako plataforma izatea bilatzen zen. Foro horren inguruan, hiriaren eta kultura-ondarearen esparruetan lan egiten duten nazioarteko erakunde talde bat egituratzen ari da, eta bi urtean behingo topaketa bakoitzaren ondoren, ondarearen eta kultura-lankidetzaren inguruko proiektu zehatzak lantzen dituzte.

2008ko Biltzarraren emaitzak eta 2 urte hauetan zehar 2008ko azaroko hiru egun haietan sortutako ekimenetan egindako lanaren emaitzak ikusirik, Vitoria-Gasteizko Hiri Historikoaren Indarberritze Integralerako Agentziak eta Udalaren Ekonomia Sustapenerako eta Plangintza Estrategikorako Sailak, Hiri Historikoen Nazioarteko Biltzarraren beste saio bat antolatzeari ekin diote, nazioarteko lankidetzaren alorrean eta ondarearen zaintzan eta indarberritzean gure hiriaren eta gure lurraldearen esperientzia aberasten jarraitzeko. Bigarren Biltzar horren izenburua honako hau izango da:

“Kultura Ondarearen Eginkizun Soziala. URBAN eredua, Hirigune Historikoen Indarberritze Integralerako tresna gisa.” 

Vitoria-Gasteizek, eta lurralde-maila zabalagoan, Arabak, ondarea, fisikoa nahiz ukiezina, suspertzen, zaintzen eta indarberritzen balio handi-handiko eskarmentua eskuratu dute azken urteetan, eta erakutsi dute zer-nolako garrantzitsuak diren ekintza horiek guztiak hiritarren kultura- eta gizarte-kohesiorako eta Arabako gizartearen motor ekonomikoa izateko. 

Europako Batzordearen “2007-2013 URBANA Ekimenean” (URBAN) parte hartzen duten hirietako bat da Vitoria-Gasteiz. Hartara, 2010eko abenduaren lehen egunetan, Hiri Historikoen II. Nazioarteko Biltzarrak hiri horretan bilduko dira euren Hirigune Historikoek 1994an hasi zen programan parte hartu edo parte hartzen duten Europako hiriak, bai eta Vitoria-Gasteizko Hiri Historikoarekin batera garapenerako ondare-lankidetzako proiektuak garatzen dituzten nazioarteko erakunde eta hiriak ere. Zientifikoki koordinatutako programa bat da, esparru horietan aritzen diren EAEko erakundeen eskutik ikerketa-eremuen arabera antolatua. 

Biltzarrean zehar, URBANen esperientziak aztertuko dira, Europako hiri historikoen testuinguruan, gizarteratzeko, hirigintza antolatzeko, dinamizazio soziokulturalerako, indarberritzeko eta ekonomia erakartzeko… motor gisa. Horrekin batera, gure hiriaren beraren esperientzia ere aztertuko da, garapenerako kultura-ondarearen alorrean bertako Hirigune Historikoan egindako nazioarteko proiektuetan oinarrituta. Hori guztia, batik bat praktikara bideratuta dago eta, horretarako, zentzu zabalenean errentagarriak suertatu diren esperientziak oinarri hartuz aukeratu dira hizlariak eta hizlari-kideak. 

Hasierako ekitaldian, Santa Maria Katedralean, “VitoriaLaHabanaMontevideoGasteiz, hiri historikoaren eremuak eta denborak aurkeztuko da. Vitoria-Gasteizko Udalak sustatutako erakusketa-plataforma da, Euskadiko eta Amerikako erakundeen esku utziko dena, plazen eta hiritarren kontakizunaren hariari jarraituz, gure Hirigune Historikoen ondare materialaren eta ez-materialaren gainean lan egiteko. Erakusketa hori La Habanako Hiriko Historiagileen Bulegoarekin eta Montevideoko Arkitektura Latinoamerikarraren Dokumentazio Zentroarekin lankidetzan egin da. Erakusketan bertan izango dira Euskal Herriko bertsolariak, Uruguayko payadoreak eta Kubako decimistak. Hain zuzen, X. Foroa iritsi bitartean Euskal Herriko eta Amerikako hirigune historikoetan zehar ibiliko da erakusketa hori. 

Ez dago zalantzarik gaur egun funtsezkoa dela nazioarteko foroak antolatzea eta bertan parte hartzea, horri esker, hiriaren eta ondarearen esparruan lan egiten duten beste hiri eta erakunde batzuekin partekatu eta kontrastatu ahal baitira gure esperientziak eta etorkizunerako ideiak. Eta Vitoria-Gasteizko Hiri Historikoa bultzatzen duen filosofiatik abiatuz, ekintzara jo eta sarean nazioarteko proiektuekin lankidetzan aritzeko helburuarekin.


Batzorde Antolatzailea

   
 AURKEZPENA
 PROGRAMA 2010
 Kontaktua
 Prentsa
   
boton-youtube

boton-flickr

botn-panoramio

boton-issuu